XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ATARRABIA

Udalerri ttiki hau hiriburuaren iparrekialdean kokatua aurkitzen da, 1,03 kilometro karratuko hedadura eta 430 metrotako alditudearekin.

Udal-dermioaren hegoaldeak paisaje zabal eta laua erakusten du, bere lurzoru tuparritsuaz Iruñeko arroaren alde baxuak integratuz, Atarrabiaren iparraldea gorabeheratsuago eta garaiago azaltzen den bitartean, udalerria aurkitzen den Zokogunea edo arroaren gainetik agertzen den San Cristóbal mendiaren (abantxu 600 metro) hegoekialdeko muturrari egokituz.

Bestetik, Narbal mendiak, iparraldean eta udal-dermiotik kanpo, malkartu egiten du lurzorua.

Atarrabia, Ultzama eta Arga ibaiez ureztatua dago.

Hau meandriformeki igarotzen da, hura Uharte inguruan batzen zaiolarik.

Nekazaritza, esplotazio txikietan oinarritzen da, zeinetan, zituak, erreka bazterretako baratze-laboreekin batera dira nagusitzen diren laboreak.

Industri-errepresentazioetan, berriz, metalgintza, eraikuntza, egurgintza, ehungintza, elikadurarena, altzari eta ekipamenduen fabrikazioa, papergintza eta honezazko produktuak, etabar azaltzen zaizkigu.

Belate Mendiportutik Iruñerat datorren errepide nazionala errekari jarrikiz eta Arga ibaiaren lerroari jarraikiz eta Atarrabian bertan aurrekoarekin bat egiten duen komarkala elkar mozten dute.

Herriak ez dituen hirugarren arloko beharrak Iruñean hornitzen dira.

Hiribildu honen aintzinakotasuna udalerrian aurkitu izan diren Neron-i eskainiriko hilarriak brontzez eginak kontutan harturik, erromatarren garaian koka dezakegu.

Bere hasiera-hasierako izena Villanueva izan zen, eta horrela deitzen du Sancho Azkarrak 1184.ean Monreal-en suskribaturiko dokumentu batetan.

Erresumako Hiri Onetako bat zenez, jezarlekua eta errepresentazioa eduki zuen Gorteetan, eta bertze gauzen artean zortzi egunez Trinitate egunaren ondoko igandetik hasita kontatuak, feria nagusien kontzesioaz gozatu zuen.

Atarrabia hiribildua sortu eta askoz ere beranduagora arte, Iruñeko San Nikolas parrokiaren auzo konstituitzen zuen, baina XII. mende bukaeran San Saturnino-rena zela aurkitzen dugu, hiriburukoa hau ere, eta seguruenik aitatutako erregeak hala disposatu zuelako.

Arma gisa Iruñeko San Cernin-enak erabiltzen zituen zeinaren ledania izan zen, enblema hauek, Navas de Tolosa batailan San Saturnino-ko burgesek erakutsi zuten heroitasunari buruz ari zirelarik, zeinekin Atarrabiakoek militatu zuten.

NAFARROA

Azterketa historikoa

Nafarroan garatzen den estilo gotikoa ulertzeko, XIII. mendetik XV.era arte abarkatzen duen garai luze honetan erresumak nozitzen duen egoera historikoa kontutan hartzea ezinbertzekoa da.

Sancho VII.a Azkarraren erregetza garaian (1194-1234) Orreagako eliza eraikiko da, zeina, bereix aztertzen den, Nafarroako gotiko estiloari dagokion exenplu arrado eta bakana baitlitzan, Paris-ekin zuzenki konektatua eta oraindik oso-osotara sartzen ez dena.

Errege honen heriotzeak Frantziaren iparraldetik datozen dinastia ezberdinen sarrerari ematen dio pasabidea.

Dinastia-aldaketa honek politika eta administrazioa ukitzeaz gain, hemendik aintzinera Frantzian inspiratuko diren gustu eta moden barrenean berrikuntzak sartuko ditu.

Ondoko herrialdean, estilo gotikoa, jada erabat inposaturik aurkitzen zen estiloa zen.

Elkarren segidan Nafarroako erresumaren aginteburu izan ziren dinastia frantsesak honako hauek izan ziren: Champaigne Etxea (1234-1274), Francia Etxea (1274-1328), Evreux-tarrak (1328-1479) eta Foix Etxea (1479-1519).

Iruñea. Katedralea.

Hiriaren alde garaia hartzen du eta Kapitolio erromatarraren lekuan eraiki zela dirudi.

Egungoak, gotikoa, aurretik zegoen garai erromanikoko bat ordezkatzen du, zeinatik, egun Nafarroako Museoan erakusgarri dauden ginbela batzu besterik geratzen ez diren.

Eraikuntza-lanak, 1394. urtean hasi ziren, aurrekoa lurreratu eta lau urte beranduago.

Kabildoa, apezpikua eta orduan errege zen Carlos III.aren artean kosteatuak izan ziren, azken honek horretarako bere errenten zati bat erabili zuelarik.

Bere ondorengoek ere lagundu zuten lanetan.

Dena dela, lanak ongi hasi baldin baziren ere, Katedralea XVI. mendeko lehendabiziko urteetara arte ez zen bukatu, gurutzadura, burualdea eta girola une honetakoak direlarik.

Konstrukzio honek, kontserbazio arazoak zirela eta, egungoaz ordezkatua izan zen fatxada erromanikoa errespetatu zuen.

XX. mendeko une honetan katedraleko oinplano oinetatik tramu batez luzatua izan zen, gotikokoei fidelki imitatuz.

Urte gutxi batzu lehenago eraikia izan zen Baionako Katedralea da Iruñeako maisuek eredutzat erabiltzen dutena, oinplanoa eta altxaeren behekaldeari dagokienez behinik behin, ez ordea, iluminazio-sistemari dagokionez, kasu honetan leihate oso txikiak erabiltzen bait dira.

Bi hirien artean zegoen etengabeko merkatal-harremanez ulertzen da influentzi hau.

Baiona, Nafar-erresumako portu gisa aritzen zen.

Katedraleak bere oinplanoan hiru nabe, gurutzeria eta XVI. mendean buruturiko burualdea girolarekin dauzka, lurraren desnibela salbatzeko kontra-horma barneruntz sartzeko daukan soluzio bereziagatik, azken hau izanik interes arkitektoniko haundien sortarazten duena.

Estaldura-sistema nabean, gurutzeria sinpleaz baliatzen da, burualdean diseinua konplikatu egiten duelarik.

Dekorazio-errepertorioa ginbeletako hosto sail batetara mugatzen da, kutsu naturalistakoak.

Leihate batzuk XVI. mendeko beirateak kontserbatzen dituzte.

Iparraldeko harmoran XVI. mendeko portada sinple bat idekitzen da, Amabirjinaren Koroaketari eskainia.

Nabearen erdian, Carlos III.a eta Doña Leonor errege-erreginaren hilobi bikaina dago emana.

1413 eta 1419. urte artean jatorri flamenkoko Janin de Lome maisu-eskultoreak egina, berarekin moldatzaile frantses ugari aritu zelarik.

Hilobiaren garrantzia bikoitza da.

Hasteko, kalitate artistiko eta teknikoari dagokionez maila haundia lortzen du, eta bigarrenik, maisu honen eraginpean garatzen diren Nafarroako eskultura-lantegietan loratze fase baten abiapuntua suposatzen du.

Obra alabastroz egina dago eta bertan eskultura singularki nabarmentzen da, bai erregeena, aurpegi oso errealista eta apaingarri dotoreekin, nola ploranteena, hauetariko anitzek, karakterizazio zehatzez pertsonaia garaikideak erretratatzen dituztelarik.

Arkitektura drosel ederretan dago agerian, eta pintura, berriz, jantzien mendelak matizatzen.

Nafarroan kontserbaturiko beste hilobiak honengandik deribatuak dira, Sanchez de Oteiza apezpikuarena, esate baterako, (1245) Katedraleko kaperetako batetan aurkitzen da, Villaespesa Kantzelariarena (1421) Tuterako katedralean dagoen bitartean.